Kaixo lagunok!! Gu Haizea Lizarbe eta Bego Fernandez gara eta Igorreko "Gure Eskola"n egon ginen. Oso esprientzia polita izan dugunez gero, zuei erakutsi nahi dizuegu bertako bizimodua blogg honen bitartez. Besterik gabe, zuon gustukoa izatea espero dugu!

lunes, 9 de mayo de 2011

GURE ESKOLAREN INFORMAZIOA

"Gure eskola" 4000 biztanleko herri batean kokatua dago. Herria Igorre deitzen da, eta Arratia haranean dago. Hizkuntza eta kultura aniztasuna dira eskola honetako ezaugarri nabarmenenak. Atzerritarren inskripzio kopuruaren igoera dela eta, kultura ezberdinak ezagutzeko aukera dute hemengo ikasleek. Hizkuntzei dagokionez, euskaraz irakasten da baina ingelesaren presentzia gero eta nabarmenagoa da haur hezkuntzaren geletan.
Esan beharra dago gelak txiki geratzen adi direla, gero eta haur gehiago baitaude. Hala ere, kontuan hartzekoa da herriko eskola bakarra dela. Izan ere, Udaletxeak eskola handitzeko proiektu bat prestatzen ari da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario